XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erabiliko diren hodiak altzairuzkoak dira, API-5LSX60, 16* dela kanpoko diametroa, eta API-5LS-GrB, 8* dela kanpoko diametroa; luzera 6.447,9 metro guztira (2.442,7 metro Santurtziko udalerrian eta 4.005,2 metro Abanto eta Zierbena udalerrian).

Sareak, lehenengo aldian, 16 bar izango du gehienezko presioa eta 72 bar bigarren aldiko gehienezko presioa.

Instalakuntza honek honako atxikidurak izango ditu:

A) - Debekatuta dago golde lanak edo antzekoak egitea 50 cm baino gehiagoko sakoneran, gasodiaren zuinketaren luzetara eta 4 metro zabalerako zerrendan 2 metro hodeteriaren ardatzaren alde bakoitzera .

B) - Debekatuta dago zuhaitzak edo enbor altuko zuhaizkak landatzea, gasodiaren ardatzetik kontatzen hasi eta 2,5 metro baino gutxiagoko tartean, ardatzaren bi aldeetara.

C) - Debekatuta dago etxeak edo eraikuntzak jasotzea, baita instalakuntzen iharduera ona kaltetu edo nahasi dezakeen edozein obra edo ekintza mota egitea ere, zuinketa ardatzaren 10 metro baino tarte txikiagora, bai alde batetik zein bestetik.

Hala ere, kasu berezietan eta ondo oinarritutako arrazoiak bide, Gasodiaren ardatzetik lehen aipatutako baino tarte txikiagora eraikitzea beharrezkoa izan dadinean, baimena eska dakioke Lurralde Ordezkaritza honi, lehen esandako neurri hori ardatzaren bi aldeetatik 2 metrora jeisteko; bidezko txostenak jaso ondoren erabakiko du Ordezkaritzak.

D) - Instalakuntzen iraunarazpena lortzeko beharrezko langileak eta tresnak sartzeko askatasuna; bidezor iraunkorra 4 metroko zabalerakoa izango da 2 metro Gasodiaren ardatzaren bi aldeetara ; sor daitezen kalteak ordaindu egingo dira.

E) - Obrak egiteko premiaren eraginez, partzeletako planoetan funts bakoitzarentzat eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatz eta banan-banakoan adierazten diren lurrez aldi baterako jabetzea, honako iharduera hauek egiteko beharrezko izan dadin denborarako, traba guztiak kenduko direlarik:

1.- Pista edo bide bat egitea, makinek zangak egin eta hodiak jar ditzaten, eta Gasodia eraikitzeko beharrezko lagunak, kamioiak eta beste ibilgailuak igaro ahal izateko.

2.- Zangatik ateratako lurra uztea, Gasodia egin eta gero, lehengo lekuan berriz jarri artean.

3.- Gasodia eraiki, bere iraunerazpena egin eta konpontzeko erabili daitezen materialak eta beste gaiak uztea.

Erabaki honen bidez baimendutako instalakuntzak Santurtziko Sarea-Petronorreko Estekagunea izeneko proiektuaren arabera egin beharko dira; proiektua José Ignacio García Randez Industri Ingeniari jaunak izenpetuta dago eta Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak 1992ko martxoaren 16an 805 protokolo zenbakiarekin bisatuta.

Barakaldo-Santurtzi Gasodiaren proiektuari ezarritako baldintza orokorrak ere bete beharko ditu instalakuntza honek.

Obrak egiteko beharrezko izan daitezen udalen eta probintzien eskuduntzazko baimen, lizentzia edo aizugoez aparte edo beste erakunde batzuetakoez aparte eta horien aurka joan gabe ematen da baimen hau; eskegileari ez dio kentzen horiek lortzeko beharrizanik.